EKITALDIEN EGUTEGIA


INGURUBIDE, Bilbo hiri Iraunkorrerako baliabide Zentroa dugu. Jende ororentzat zabalik dagoen ekipamendu honetan, irizpide iraunkorrekin etxebizitza edo lokala birgaitzea edo eraberritzea nahi duenak,  aurretik irtenbide ezberdinak ikusi ahalko ditu leku berean.

Etxebizitzak eta lokalak birgaitzeko edo eraberritzeko irtenbide iraunkorrak zuzenean ezagutzeko aukera dago leku honetan; erakusketa etengabea da, non aukera ezberdinak ikusi, ukitu eta konparatu daitezkeen. Erakusketan dauden aukera denak merkatuan daude salgai; ez dira inondik inora prototiporik onartu. Burutzen diren ekintzen artean bisita gidatuak eta jardunaldi teknikoak daude.


INGURUBIDE hurrengo erabiltzailei dago zuzendua:
- Etxebizitza edo lokala irizpide iraunkorrekin birgaitzea nahi duten jabeentzat.
- Hauek instalatzeko gremio profesionalentzat.
- Arkitektoentzat, aparejadoreentzat, dekoratzaileentzat, ingeniarientzat...
- Administrazio publikoko teknikarientzat.
- Etengabeko formakuntza taldeentzat eta talde  okupazionalentzat. Baita formakuntza tailerrentzat ere.

Ez galdu aukera hau!
Etor zaitez etxebizitza eta lokalen birgaitze eta eraberritzeko irtenbide Iraunkorrak ezagutzera!

Harremanetarako

Celestino María del Arenal Plaza, 3-4 atzekaldea
     48015 Bilbao (Sarriko metroa) 
Tfno: 944 967 717
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.