Ekainak 2, 3 eta 4 FICOBAn. Zatoz Bioterrara, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka.

Aurtengo azoka berritasun garrantzitsuekin dator, horietako bat aurreratzen dizuegu:

Bizimodu osasuntsua sustatzeko helburuarekin Bioterra Yoga Day-ren 1. edizioa antolatu dute: ekainaren 4an, 10:30etan "Living la Vida Yoga"-ko Irene Aldarekin Master Class bat egin ahal izango da Bioterrazan. Apunta zaitez Bioterrako webgunean (leku mugatuak). Begira hemen informazio guztia eta izena emateko modua.

Eta gainera...

  • 170 erakusketari
  • Hitzaldiak
  • Erakusketarien azalpen-hitzaldiak
  • Sukaldaritza erakustaldiak
  • Biobeauty gunea: edertasun bio-aren sekretu guztiak ezagutzeko hitzaldiak
  • Eraikiz gunea, bioeraikuntza eta efizientzia energetikoarekin lotutako hitzaldiak   
  • Tytti Thusberg moda-diseinatzailearen eta artistaren jantzien eta osagarrien erakusketa 
  • Bioterraza, aire zabalean bazkaltzeko eskaintza zabala
  • Hortikultura-tailerrak haurrentzat
  • Antzezlana eta merienda eko-osasuntsua txikientzat
  • Geobiologia erakustaldiak
  • Terapia alternatiboen erakustaldiak
  • "Expo Retrete" Praxis okerren erakusketa eta Saneamendu-sareetako arazoak saihesteko erabilera zuzenari buruzko gomendioak

Zozketak...

¡ eta askoz gehiago!

Deskargatu hemen bisitarientzako hitzaldi eta jardueren egitaraua

Jarraitu iezaiozue Facebook eta Twitterren #Bioterra 2017

Informazio gehiago Bioterrako webgunean

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago ekitaldirik.

Harremanetarako

Celestino María del Arenal Plaza, 3-4 atzekaldea
     48015 Bilbao (Sarriko metroa) 
Tfno: 944 967 717
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.